Ubideko Amexier Mendi Taldea 2006an sortu zan, Gorbeia azpian bizi dan jendearen mendi zaletasunari bide berriak zabalduteko. Gaur egun, 50 bazkide inguru ditu. Geure ekintzak aparte utzi gabe, bai Ubideko biran, Hiru Handiak martxan, Arratiako martxan eta Larreen Mankomunitatearen Zeharkaldian parte hartzean dogu.

 

1. 2012ko prezioak eta koberturak

Prezioen zerrenda deskargatu PDFn

 

2. Zertarako

Federatu lizentzia mendi elkartearen bitartez tramitatzen da. Bai istripu asegurua eta bai Pyrenaica hiruhilabetekariaren harpidetza dauzka barnean.

Aseguru honek estaldura mota desberdinak ditu:

Geografikoak: estaturako, Frantziako eta Andorrako Piriniorako, mundurako eta espedizioetarako. Mailakatuta daude estaldurok, hau da, edozein estaldura geografikok behekoak dauzka barnean. Estaturako estaldura derrigorrezkoa da eta besteak aukerakoak.

Jardueretakoak: oinarrizkoa (ibilaldiak, eskalada, alpinismoa, mendiko eskia, etabar), alpetar eskia, snowa eta mendiko txirrinda edo BTTa. Oinarrizko estaldura derrigorrezkoa da eta besteak aukerakoak.

Urtarrilaren 1etik abenduaren 31rainoko indarra edo balioa du. Urtea amaitu baino lehen tramitatzea komenigarria da, baina, abuztua ezik, urteko edozein arotan tramita daiteke; beti ere urteko kuota osoa ordaindu behar da.

Adinari dagokion kategoriaren eta aukeratutako estalduraren arabera, kuota desberdinak dira.